martes, 7 de abril de 2009

XX. urtemugarekin jarraituz...

Joan den larunbatean, apirilaren 4an, urtemuga honetako festa egun handia izan zen.
Eguerdiko 12.00etan txupinazoa bota genuen, eta triki poteoaren ondoren, bazkari herrikoiari hasiera eman genion. Giro politean igaro ziren bazkariko orduak, eta iada kafea aurrean genuela, trikitilariekin kantuan aritu ginen. Horrela luzatu zen bazkalondoa.
Arratsaldeko 19.30etan kalejira zaratatsua egin genuen, eta aipatzekoa da bertan zegoen jende zaharragoaren presentzia.

Gau aldera, eta iragarritakoari jarraituz, hiru kontzertu bikainez gozatzeko aukera izan genuen. LEIZEk eman zuena espero zen, baina ezusteko polita eman zuten bi talde berriek: Gundestrak eta Children off the grave-k. Gundestrak taldeak gaztetxeari buruz eginiko kanta batekin eman zien amaiera kontzertuei.










Eguna, beraz, arrakastatsua izan zen, eta eskerrak eman nahi dizkiegu hori horrela izatea ahalbidetu zuten pertsona eta eragile guztiei. Gure asmoei oihartzuna eman dieten hedabideei, Zestoako Udalari... kalera atera zineten zestoarrei, eta Zestoara hurbildu zineten pertsona guztiei, ESKERRIK ASKO!
Aste honetarako egitarauari erreparatuz, bihar iluntzeko 21.30etan, gaztetxean egingo den Kafe Tertulira gonbidatzen zaituztegu. Ostiralean, berriz, bertso afaria izango da arkupetan, txartelak salgai daude iada Zestoako tabernetan. Anima zaitezte! Ez zarete damutuko!

2 comentarios:

  1. Hori den/k gaztiak, zorionak danoi!!
    Oin ikusten/k gogua ta dedikaziyua jarri ezkeo ikiarrizko potentziala zakanaula/zakaula
    lepoan hartu ta segi aurrera!!!!

    ResponderEliminar