martes, 23 de marzo de 2010

I. Bertsolari Gazteen Saioa

Bertso saioak oraindik ere ematen duela zer esana! Oraingo honetan saioaren inguruko balorazio edo kronika batekin gatozkizue.

Ikiarriya!

Ustet hitz honekin balorau genula zestuar danok gaztetxeko bertso sayua! Asteazkenetik sarrera guztiyak salduta, 130 sarrera, gaztetxia goraño beteta eongo zala jakiñekua zan! Bertsolayan kartelak e asko prometitze zun, ta nik uste sayuak beak etziyola inorri defraudau.

Hasieratik ikuste zan jendia bero bero inda zeola ta horrek, egiya esan, asko lagundu ziyoen bertsolayai, beayek bukautakuan esate zuen bezela, hola erreza dek bertsotan itia!

Sayua earki hasi zuen bertsolayak, beayen burua zestuko topaketetan jarriz, eta atxilotutako gazte hayei babesa emanez. Oso ondo baita eneritz ta aitzol e beayen buruak Pio Baroja ta bere amantian papelian jarrita. Halare, sayuan txispa Beñat-en ariketan piztu zan, argi erakutsi zun dakan erreztasuna bertsotan iteko, entrenadore papelian jarri ta bere ekipua osatzen, bata mozkorra, bestia gerriko minez...

Hortik aurrea dana bikain. Amuriza oso ondo bakarka emakumeen berdintasuna eskatuz, baita aitzol e, zestuko kirolaik onena Jon uria zela esan etzigun ba! Ekhi berriz jainkosan papelian ezin hobe, ta eneritz ta jone beti bezela bertsoak oso ondo osatuz.

Ezin ahaztu gure gai jartzailiak intzun papel ona ere, zorionak amaiur!!!
Egiya esan, antolatzailian aldetik holako beste bat montatzeko aitzakik ezteu falta!

Eskerrikasko bertan eontzinaten guztiyai, ta nola ez hirire bai nekane!

Hurrenarte!

Zestuako Gazte Asanblada

Sagardotegira Irteera

Oharra:

Martxoaren 27rako sagardotegira irteera antolatzeko asmoa zegoen. Baina jende nahikoa bildu ez dela eta, irteera bertan behera uztea erabaki dugu.

Barkatu eragozpenak,

Zestuako Gazte Asanblada

Droga Astea

Oharra:

Hasiera batean, aste honetarako drogaren inguruko lanketa bat geneukan prestatuta, baina barne arazoak direla medio, atzera botatzea erabaki dugu.

Barkatu eragozpenak,

Zestuako Gazte Asanblada

lunes, 15 de marzo de 2010

I. Bertsolari Gazteen Saioa

OHARRA:

Txartelak bukatzen ai dia! Batenbatek gogo bereziya baldin badaka bertso sayua ikusteko, altza ipurdi oyek eta Koiotea sarrerak erostea!

Egiya esan oso bertso sayo ona antolau diu, punta-puntako bertsolayakin. Ni zuek izan ezkeo, ya erosita eukiko nin txartela.

Animau!

Zestuako Gazte Asanblada

miércoles, 10 de marzo de 2010

I. Bertsolari Gazteen Saioa


Datorren martxoaren 19an, San Jose egunez, I. Bertsolari Gazteen Saioa ospatuko da Zestoako Gaztetxean. Saioa, gaueko 22:30etan hasiko da. Sarrerak 5€ kostatuko dira eta Koiote tabernan egongo dira salgai. Mugatuak izango direnez, ahalik eta azkarren erostea komeni da!

6 bertsolari igoko dira oholtza gainera: Eneritz Arzalluz, Ekhi Erremundegi, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Aitzol Barandiaran eta Miren Amuriza. Beraz, aseguratuta dago saio bikaina izango dela!

Animatu eta parte hartu!

Zestuako Gazte Asanblada

Oharra!

Martxoaren 12ko afari feminista

Kalean gaizki ulertuak egon direla entzun dugu, jendeak afaria emakumeentzat bakarrik dela uste du. Gaizki ulertu honen harira, esan nahi dugu, afaria feminista guztientzat dela, emakume zein gizonentzat. Oraindik txartelak erosteko aukera dago. Lehenbailehen erosi!

Zestoako Emakume Taldea

miércoles, 3 de marzo de 2010

Sagardotegira Irteera


Zestoako Gazte Asanbladak sagardotegira irteera antolatu du martxoaren 27rako. Komeni da jendeak ahalik eta azkarren eros dezala txartela, autobusa beteko dugun ikusten joateko. Txartelak ohiko tabernatan egongo dira salgai 10€ren truke.

Animatu eta parte hartu!!!

Zestoako Gazte Asanblada