lunes, 28 de diciembre de 2009

Zestoako Gazte Topaketak


Aupa gaztiak!!!

Bihar Zestuko Gazte Topaketak hasteia! 29an eta 30ian izangoia.

Bihar goizeko 11etan geatze gea gaztetxian, ta sarrera txiki baten ondoren, eztabaidakin hasiko gea. 13etan bukatzea biharko sayua ta atzaldian asisaldiyakin lotutako zeoze eongoa. Zazpi gai izangoittugu eztabaidatzeko: amalurra, feminismoa, lurraldetasuna, gazte zapalketa, euskera, musika eta komunikazioa, eta gai bakoitzakin 15-20min jardungodeu.

30iane goizeko 11etan bildukogea ta eztabaidakin jarraittuko deu. Eztabaidak bukautakuan, gaztetxian bazkaldukodeu ta ondoren mural bat pintau ta aisialdiyai utzikoyou bere partia.

Espero jendia animatzia oso interesantia izanlaiketa!!! Bueno bihar ikusiko gealakuan,

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

viernes, 25 de diciembre de 2009

S/Zoro Periyak!!!

Dakizuen bezela, bihar S/Zoro Periyak dittun!

Gure egitarauai beittuta etzakanau ezer askoik, baño iteko zazkanaun gauzak ondo iten sayauko gaittun. Hasteko, 12:30tan triki poteo batekin hasiko gaittuin, Gaztetxetik abiyauta. Ondoren, 14:30tan baba earrak jateko aukera izangoñau Gaztetxian. Baba janeako txartelak ya hartzia komeni den!!! Baba janan ondoren, Monik eta Eiderren sayotxo txiki bat ikusi ta entzun ahal izangoñau.

Ta ondoren danak frontoira!!! 17:15ian plazan juntaukogaittun ta kalejiran polira abiyaukogaittun pilotari eta txarangaren laguntzarekin. Holako gauzak Zestuan bakarrik gertatzeittun!!!

Frontoitik aurreakua abilida libre! Bakoitzak alduna eman ta egurra!!! Animo gaztiak!!!

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

lunes, 21 de diciembre de 2009

S/Zoro Periyak!!!

S/Zoro Periyak oso gertu dazkaula ta, abenduak 23an gaueko 21:30tan asanblada ingodeu S/Zoro Peritako lan banaketa iteko!!! Jendia azaltzia komeni da lan asko daota!!!

Animatu eta parte hartu!!

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

martes, 15 de diciembre de 2009

lunes, 14 de diciembre de 2009

Zestoako Gazte Topaketak-Aurkezpena


Datorren ostiralean, abenduaren 18an, Zestoako Gazte Topaketen aurkezpena egingo dugu Gaztetxean, abenduaren 29 eta 30ean ospatuko diren topaketak nondik-nora joango diren zehazteko.

21:30etan bilduko gara, eta mokadutxo bat jateko aukera izango da (badaezpada ere zerbait janda joatea gomendatzen da). Tripak ase ondoren, aurkezpenarekin hasiko gara. Lehenik eta behin, egoera orokor baten azterketa egingo dugu, topaketak zertara datozen ulertzen lagunduko diguna. Ondoren, belaunaldi ezberdiñetako argazkiekin osatutako bideo bat ikusteko parada izango dugu. Eta amaitzeko, Topaketak aurkeztuko ditugu, egitaraua plazaratuz.

Parte hartu eta animatu!!!

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Bertso-Paper lehiaketa abiatu du Gazte Asanbladak


Soro-Periak bertan ditugula eta bertso txapelketa bere amaieran dagoen honetan, aisialdi komisioko kideek ideia berritzaile bat izan dute: bertso-paper lehiaketa bat abiatzea.

Parte hartzeko, gaztetxean bertan buzoi bat jarriko da, eta jendeak bertara botako ditu bertsoak. Hala ere, bertsoen gaia zehaztu dute: "gazteak s/zoro-peritan". Irabazlea zein den Soro-Peritako bazkarian argituko da, eta saria zein izango den ez da zehaztu.

Parte hartzeko beste aukera bat Gazte Asanbladak duen helbide elektronikora e-mail bat bidaltzea izango litzateke. zestukogaztetxia@hotmail.com da helbidea.

Animatu eta parte hartu!!!

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

Los Galerna eta The Sugarballs-en kontzertuak Gaztetxean


Datorren ostiralean, abenduaren 11an, Los Galerna talde arrasatearraren eta The Sugarballs talde Axkoitiarraren kontzertuak izango ditugu ikusgai Zestoako Gaztetxean. Kontzertuak, 23:00tan hasiko dira, eta sarrera 3€takoa izango da.

Kontzertuok, Herria Topatu, Herria Mugitu dinamikaren baitan kokatzen dira.

Animatu eta parte hartu!!!

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

martes, 8 de diciembre de 2009

Botox eta Hilbeteren Kontzertuak-Kronika

Omenaldia ez, baina kontzertuak izan ziren bai. Hilbete talde durangarraren eskutik hasi ziren kontzertuak. Berauen doinu gogorrek, bertan bildu zen jendea motibarazi zuten.

Ondoren, Botox talde zarauztarrak jarraitu zuen. Hauek, musika biziago bat erakutsi ziguten, eta letrek sakontasun gehiago zeukaten.

Hala ere, esan behar da, ez zela jendetazrik bildu gaztetxean.

Parte hartzerik gabe, ez dago Gaztetxerik!!! Animatu eta parte hartu!!!

Herri bat, Gaztetxe Bat!!!

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

"Txuri-ri" omenaldia-Kronika


Azkenean, ezin izan genuen omenalditxoa burutu!!! Hainbeste merezi zuen ekitaldia, bertan behera laga behar izan genuen, jendearen parte hartze eskasagatik!

Parte hartzerik gabe ez dago Gaztetxerik!!! Parte hartu eta animatu!!!

Herri Bat, Gaztetxe Bat!!!

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

jueves, 3 de diciembre de 2009

"Txuri-ri" omenaldia

Joan da beste urte bat "Txuri" zena hil zenetik. Hori dela eta, hurrengo astelehenean, abenduaren 7an, omenaldi xume bat egingo zaio.

Goizeko 10etan bilduko gara gaztetxean Ertxin mendira abiatzeko. Bertan, monolitoari bixitatxo bat egingo diogu. Ondoren, Ertxiñen bazkalduko dugu eguraldia lagun badugu (bestela Gaztetxera jeitxiko gara). Eta eguna amaitzeko harrobi zaharrera joan eta "oka jolasean" jolastuko gara (eguraldi txarrarekin gaztetxean egingo dugu).

Animatu eta parte hartu!!!

HERRIA TOPATU, HERRIA MUGITU!!!

Kontzertuak Gaztetxean

Datorren ostiralean, abenduaren 4an, kontzertuak egongo dira Zestuko gaztetxean gaueko 10etatik aurrera. Botox talde zarauztarrak eta Hilbete talde durangarrak emango dituzte kontzertuak. Sarrera 3€ izango da.

HERRIA TOPATU, HERRIA MUGITU!!!

viernes, 9 de octubre de 2009

Herri eskola gaztetxean


Web orrialde honi begiratu, eta batek baino gehiagok pentsatuko zenuten guztiz lokartuta egon garela, baina ez da guztiz hala izan.
Urrian sartu gara iada, eta urtero bezala hilaren 12an Pilarika eguna dugu, Guardia Zibilaren eguna! Geure ideien aurka inposatu diguten jai eguna dugu, eta hori dela eta jardunaldiak antolatu ditugu Zestoako Gaztetxean, herri eskola ideia ardatz hartuta.

Eguneko egitaraua honakoa izango da:

11.00etan: Guztiok elkatuko gara gaztetxean

11.30etan: bideo emanaldia (Sicarios del capital)

13.30etan: bazkaria (paella)

Ondoren eztabaida bat planteatuko da bideoak erakusten duenarekin hasi, eta gaur eguneko globalizazioa eta honek sortutako krisiaren inguruan.

Egunari amaiera emateko, garbiketa orokorra, guztion artean errazagoa baita!

Anima hadi gazte!



jueves, 20 de agosto de 2009

Zestoako Gazte Eguna

Hemen gara berriz ere berri frexko frexkoekin! Hainbat ekintza antolatu ditugu abuztuari bukaera emateko.
Hasteko, gure Txuri zena omendu nahian edo, datorren asteartean, abuztuak 25, mendi irteera egingo dugu Ertxin aldera; Txuriri oroigarria jarri genion lekura, alegia. Goizeko 11.00etan izango da hitzordua gaztetxean, jarraian Ertxin aldera abiatzeko. Han mokadutxo bat jan, eta berriz ere herrira jaitsiko gara. 14.30ak aldera bazkaria izango da gaztetxean, eta amaitzeko, arratsaldean jolasak egingo ditugu.

Horrez gain, abuztuko ekintza handia izango dena daukagu. Abuztuaren 29an Zestoan Gazte Eguna egingo da lehen aldiz. Izugarrizko giroa egongo dela ziurtatzen dizuegu eta Zestoan zaudetenak kalera irtetera eta gainontzekoak Zestoara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu! Ez zarete damutuko!




Hona hemen egitaraua:

11.00: Slalom lehiaketa, estazioan

13.30: Triki bertso poteoa kalean zehar

14.30: HERRI BAZKARIA (txartelak Uztapide eta Alkortan)

17.30: Oinezko Igoera "Indio Joxe Mari XX urte txabolan" lelopean

18.30: Igoera herrikoia "Nazio bat, selekzio bat Euskal Herria" lelopean

19.00: Erlojupeko XXIV. Ondarbaso igoera

20.00: Batukada kalean zehar

22.00: Gazte eguneko irakurketa eta bideo emanaldia plazan

22.30: KONTZERTUAK

GOSE + GRISES

viernes, 14 de agosto de 2009

Getariako hondartzako inbasioiari buruz...

Abuztuak 3, san inazioetako hondarrak pasatu barik oraindik. Baina asanbladako kideok Getariara jotzea erabaki genuen, beroa aldegin ostean. Arratsaldeko zazpiak inguruan, jendez gainezka zegoen Malkorbe hondartza, baina guretzat tokia bazen. Batzuk iritsi ginenerako, besteak borobil bat eraikia zuten iada, euren toailak alkarren alboan jarriz.

Pixkanaka, hogei lagun inguru bildu ginen. Eguzkia aldentzen zihoan pixkanaka, baina guk arazorik ez bainutxoa hartzeko. Batzuk uretan "igeri-zale" plantak eginez, besteak futbolariak imitatu nahian eta besteak, besterik gabe, tertulian. Oharkabean, giro polita sortu zen eta konturatzerako afaltzeko garaia iritsi zitzaigun. Bainulariok, oilo ipurdia geneukan, hortzak dardarka eta "kalor humano" sentitzeko behar hutsa. Baina gainontzekoak, zerbezez itotzen ziharduten.

Eztabaidatxo bat ere egin genuen, egoera aprobetxatuz. Bertan festen inguruko eztabaida piztu zen eta hamaika kontu mahaigaineratu ziren. Hirurogei minututan, parte hartzea zen nagusi. Punta bateko iritziak, eta polemika apur bat ere sortzea lortu genuen.

Gaueko onena, ordea, ondoren etorri zen. Gazteok jolas batzuk antolatu genituen eta hondartzan aritu ginen umeen gisara. Iluna zegoen, eta ilargi erdi-betea islatzen zen itsasoan, eta gu gustura. Parre-algarak ez ziren sobran egon, eta proba batzuk egitea ere tokatu zitzaien batzuei. Gure xedea betetzen zihoan, hots, asanbladako kideen arteko harremanak sendotzea. Bai, lortu ere! Ea orain zer moduz...

Ni jolasak amaitu eta etxera joan nintzen (lana...dios!!!), baina gazte batzuk bertan geratu ziren goizaldeko 4ak ingurura arte. Lo zakuak, ez ziren alferrikakoak izan, hotza babesteko adiskide fidelak ziren!

Enfin, irteera oso polita izan zela. Lagun taldean egiteko moduko zerbait da, animatu!

Hurrengo aktualizaziora arte!

ZGA

domingo, 9 de agosto de 2009

Txosna eta abarrak...

Abuztuaren 10ean festetarako txosna ordutegia eta txandak finkatuko ditugu gazte asanbladan. Horretarako ahalik eta asanblada jendetsuena izatea komeniko litzateke; beraz, bihar iluntzeko 21.30etan gaztetxera hurbiltzera animatzen zaituztegu!

Han ikusiko garelakoan...

jueves, 21 de mayo de 2009

Rock kontzertua: gundestrak + eon

Maiatzak 22 ostirala Rock kontzertua izango da gaztetxean. 22:00etan Gundestrak (Zestoa) taldeak joko du lehenengo eta ondoren EON (Bilbo).

lunes, 11 de mayo de 2009

Zaparrada

Urtemugako ospakizun handienak pasa ostean, Santa Kutzak izan ziren maiatzeko lehen asteburuan herria alaitu zutenak. Santa Kutzetan, urtero bezala, gaztetxeko taldeak hartu zuen parte, bere karroza eta guzti. Karrozaren bidez asanbladak bi aldarrikapen helarazi nahi izan zizkion herriari, eta kanpotik zetorren edonori: Gaztetxearen XX urteak eta AHTren kontrako jarrera.
Santa Kutzak igaro dira, eta maiatzaren bigarren asteburuan iritsi da Zaparrada aldizkaria Zestoako txokoetara. Hilabeteko atzerapenarekin bada ere, iritsi da hainbeste esperotako momentua.
Zaparrada aldizkaria orain urte batzuk arte sarri xamar edo kaleratzen bazen ere, XV. urtemugatik hona hauxe dugu lehen alea. Bertan gaztetxetik igaro diren belaunaldi ezberdinek garai ezberdinetako historia kontatzen dute etaherritarrek gaztetxeari buruz duten iritziak adierazten dituzte, besteak beste.


Horrela beraz, ea daramagun martxa moteldu gabe, gaztetxeak zer ematen duen maiatzean!

domingo, 26 de abril de 2009

XX. urtemugaren hondarrak



Aurreko idatzian jakinarazi genizuen bezala, apirilaren 10ean preso eta iheslarien aldeko bertso afaria egin zen, Gaztelumendi anaiekin. Ostiral santu eguna agian ez zen datarik egokiena izango, baina kontua da Zestoan geratzen ginenoi eguna alaitu zigula bertso afariak.


Aste bete beranduago, apirilaren 17an, umeen eguna ospatu zen. Eskulanekin hasi, txontxongilo ikuskizun batekin jarraitu, eta txokolatadarekin bukatu zen arratsaldea.


Gaztetxeko urtemugari dagozkion ekintzak bukatu dira aurtengoz. Balorazioa positiboa izan da. Gazte asanbladak eskerrak eman nahi dizkie Zestoako udalari, ekintzetan parte hartu duten herritarrei, eta kanpotik etorri direnei. Beraiek gabe gure saiakerak ez baitzuten askorako balioko.


Orain Santa Kutzak datoz. Tanborrada eta festa giroa. Animatu zaitezte Zestoara etortzera, ez zarete damutuko!

martes, 7 de abril de 2009

XX. urtemugarekin jarraituz...

Joan den larunbatean, apirilaren 4an, urtemuga honetako festa egun handia izan zen.
Eguerdiko 12.00etan txupinazoa bota genuen, eta triki poteoaren ondoren, bazkari herrikoiari hasiera eman genion. Giro politean igaro ziren bazkariko orduak, eta iada kafea aurrean genuela, trikitilariekin kantuan aritu ginen. Horrela luzatu zen bazkalondoa.
Arratsaldeko 19.30etan kalejira zaratatsua egin genuen, eta aipatzekoa da bertan zegoen jende zaharragoaren presentzia.

Gau aldera, eta iragarritakoari jarraituz, hiru kontzertu bikainez gozatzeko aukera izan genuen. LEIZEk eman zuena espero zen, baina ezusteko polita eman zuten bi talde berriek: Gundestrak eta Children off the grave-k. Gundestrak taldeak gaztetxeari buruz eginiko kanta batekin eman zien amaiera kontzertuei.










Eguna, beraz, arrakastatsua izan zen, eta eskerrak eman nahi dizkiegu hori horrela izatea ahalbidetu zuten pertsona eta eragile guztiei. Gure asmoei oihartzuna eman dieten hedabideei, Zestoako Udalari... kalera atera zineten zestoarrei, eta Zestoara hurbildu zineten pertsona guztiei, ESKERRIK ASKO!
Aste honetarako egitarauari erreparatuz, bihar iluntzeko 21.30etan, gaztetxean egingo den Kafe Tertulira gonbidatzen zaituztegu. Ostiralean, berriz, bertso afaria izango da arkupetan, txartelak salgai daude iada Zestoako tabernetan. Anima zaitezte! Ez zarete damutuko!

miércoles, 1 de abril de 2009

XX. urtemuga martxan!!


Martxoaren 27an eman genion Hilabete Kulturanitzari amaiera, Sabel Dantza ikuskizunarekin. Martxoaren 28an, berriz, XX.urtemugaren aurkezpena egin genuen, Korrikako aurkezpenarekin batera. Argazki eta bideo erakusketa egon ziren udaletxe azpian larunbat iluntze aldera, eta gero afaria eta txoxa, leku berean. Gaztetxean egin zen DJ festarekin bukatu zen XX.urtemugako ospakizunei zegokien lehen eguna.

Hilabete osoan zehar ekintza ugari egingo dira Zestoan, gaztetxe batek hogei urte ez baititu egunero betetzen. Ostiral honetan, apirilak 3, Grises Sueños talde zestoarraren kontzertua izango da gaztetxean, 22.30etan.


Larunbatean, apirilaren 4an, egun osorako egitaraua daukagu.
Goizaldetik hasiko da festa Zestoan, txupinazo eta guzti. Eguerdian herri bazkaria izango da udaletxe azpian, trikitilariekin. Arratsaldeko zazpiak inguruan manifestazio bat egingo dugu, Indio Joxemari, XX udaberri txabolan lemapean. Gauean, Leize, Gundestrak eta Children off the grave taldeen kontzertua, Zestoako plazan.

Astebururako egitarau honekin, guztiok Zestoara hurbiltzera, eta zestoarrak kalera ateratzera gonbidatzen zaituztegu!!

Animatu hadi!!



lunes, 16 de marzo de 2009

Pueblo Negroren kontzertua


Hilabete kulturanitza dela eta, aste honetan Senegal-en astea dugu Zestoan.
Hori dela eta bertako kulturara gehiago gerturatuko gaituen hip-hop eta rap doinuak inguratuko ditugu PUEBLO NEGRO taldearen eskutik.
Gonbidapena luzatzen dizuegu doinu ezberdin hauek ezagutu nahi dituzuen orori eta ondo pasatzeko prest zaudeten guztioi!!

Besterik gabe, MILA ESKER ETA OSTIRALERARTE!!

ZGA

sábado, 7 de marzo de 2009

Hilabete kulturanitza!



Martxoan gaude iada, eta guk antolatutako ekintza anitz martxan dira. Martxoa hilabete kulturanitz bezala izendatu genuen. Etiketa hori ezarriz, herrialde desberdinei errepresentazio txiki bat egin nahi izan diegu, haien kulturak, bizimodua ea...gure kultura "zibilizatua"-rekin alderatzeko xedez eta jendeari ikuspuntua zabaltzeko asmotan.

Aste honetan hasi gara honekin guztiarekin. Bi ekimen desberdin antolatu ditugu, eta egia esan, uste baino erantzun hobeagoa jaso dugu jendearen partetik. Asteartean, Palestinaren inguruko hitzaldia egon zen Kultur etxeko aretoan eta ostegunean, aldiz, Palestinaren inguruko asteari amaiera emateko hitzaldian esandakoa filma batekin borobildu zen.

Hona hemen datorren egunetarako egitaraua:

-Martxoaren 10a, asteartea, 19:30tan bideo emanaldia: "La Revolución no será transmitida" (VENEZUELA)

-Martxoaren 12a, osteguna, 19:30tan Kubaren inguruko bideo emanaldia.

-Martxoaren 13a, ostirala, gaztetxean afaria Ron eta Mojitoz lagunduta. Afaria 21:00tan izango da.

-Martxoaren 17a, asteartea, Senegal-en inguruko bideo emanaldia 19:30tan.

-Martxoaren 20a, ostirala, "Pueblo negro" taldearen kontzertua 22:00tan. (Rap Hip-Hop)

-Martxoaren 24a, asteartea, Egiptoren inguruko bideo emanaldia: "La banda nos bisita". 19:00tan.

-Martxoaren 26a, osteguna, Arabia-Saudiren inguruko bideo emanaldia: "Bop Aziz el Sabio Sufi". 19:00tan

-Martxoaren 27a, ostirala, sabel dantza ikuskizuna gaztetxean ALIMA dantza taldearen eskutik. 22:00tan.


Animatu hadi gazte!


ZGA

jueves, 19 de febrero de 2009

Ongi etorri!!

Iepa gaztiak!!

Ongi etorri Zestuko Gazte Asanbladan blogea. Zestuko gaztetxiak euki ditun gora beherak diala medio, azkenian argiya ikusten ai dala dirudi. Pixkanaka aurrea dijua, proiektuak martxan daue, goguak eztia falta ta garrantzitsuena dana: gaztetxia bizik dao.


Gure betebehar nagusiyena Zestuantzat hain garrantzitsua dan gaztetxe hau zutik mantentzia da, ta gogor ai gea lanian hortako. Beraz gure betebehar hoyen artian, gure egoeran berri al dan jende geyenai zabaltzia dao. Ikusita gainontzeko gaztetxiak sarearen munduan kokaleku bat hartu duela, ezteu nahi atzian geau ta gure bitxikeyak eta gora beherak zuei helaraztia nahi izan deu.

Asko gustauko litzaiguke Gipuzkuko (eta ahal bada Euskal Herriko) gainontzeko gaztetxiekin kontaktua izatia. Ez pentsa xede propagandistikua dakaunik, ezta gutxiyoik e! Zuzeneko harreman bat izatiak dakartzan zailtasunak diala medio, harreman birtual bat izatia egokiya iruitze zaku. Alkarrekin konparti ditzakeu dazkaun zalantzak, gertakariyak, galdera-erantzunak...eta seguruenik alkarrei esku bat emateko aukera paregabia izan laike.

Froga huts bat da, gero ikusiko deu ze gertatzean. Baina mundu zibernetikuak gobernautako gizarte hontan tokitxo bat har dezakeu, horrek dakartzan abantailak aprobetxauta.

Besteik gabe, ongi etorri gure mundutxoa! eman zuen iritziyak eta hartu parte! Zestuko gaztetxia zuen etxiare bada ta!




PD: Hor dakazuen txakur hori gure maskota zan, Txuri. Albotik jun zitzakun arren beti Zestuko gaztetxian parte izangoa.