jueves, 20 de agosto de 2009

Zestoako Gazte Eguna

Hemen gara berriz ere berri frexko frexkoekin! Hainbat ekintza antolatu ditugu abuztuari bukaera emateko.
Hasteko, gure Txuri zena omendu nahian edo, datorren asteartean, abuztuak 25, mendi irteera egingo dugu Ertxin aldera; Txuriri oroigarria jarri genion lekura, alegia. Goizeko 11.00etan izango da hitzordua gaztetxean, jarraian Ertxin aldera abiatzeko. Han mokadutxo bat jan, eta berriz ere herrira jaitsiko gara. 14.30ak aldera bazkaria izango da gaztetxean, eta amaitzeko, arratsaldean jolasak egingo ditugu.

Horrez gain, abuztuko ekintza handia izango dena daukagu. Abuztuaren 29an Zestoan Gazte Eguna egingo da lehen aldiz. Izugarrizko giroa egongo dela ziurtatzen dizuegu eta Zestoan zaudetenak kalera irtetera eta gainontzekoak Zestoara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu! Ez zarete damutuko!




Hona hemen egitaraua:

11.00: Slalom lehiaketa, estazioan

13.30: Triki bertso poteoa kalean zehar

14.30: HERRI BAZKARIA (txartelak Uztapide eta Alkortan)

17.30: Oinezko Igoera "Indio Joxe Mari XX urte txabolan" lelopean

18.30: Igoera herrikoia "Nazio bat, selekzio bat Euskal Herria" lelopean

19.00: Erlojupeko XXIV. Ondarbaso igoera

20.00: Batukada kalean zehar

22.00: Gazte eguneko irakurketa eta bideo emanaldia plazan

22.30: KONTZERTUAK

GOSE + GRISES

viernes, 14 de agosto de 2009

Getariako hondartzako inbasioiari buruz...

Abuztuak 3, san inazioetako hondarrak pasatu barik oraindik. Baina asanbladako kideok Getariara jotzea erabaki genuen, beroa aldegin ostean. Arratsaldeko zazpiak inguruan, jendez gainezka zegoen Malkorbe hondartza, baina guretzat tokia bazen. Batzuk iritsi ginenerako, besteak borobil bat eraikia zuten iada, euren toailak alkarren alboan jarriz.

Pixkanaka, hogei lagun inguru bildu ginen. Eguzkia aldentzen zihoan pixkanaka, baina guk arazorik ez bainutxoa hartzeko. Batzuk uretan "igeri-zale" plantak eginez, besteak futbolariak imitatu nahian eta besteak, besterik gabe, tertulian. Oharkabean, giro polita sortu zen eta konturatzerako afaltzeko garaia iritsi zitzaigun. Bainulariok, oilo ipurdia geneukan, hortzak dardarka eta "kalor humano" sentitzeko behar hutsa. Baina gainontzekoak, zerbezez itotzen ziharduten.

Eztabaidatxo bat ere egin genuen, egoera aprobetxatuz. Bertan festen inguruko eztabaida piztu zen eta hamaika kontu mahaigaineratu ziren. Hirurogei minututan, parte hartzea zen nagusi. Punta bateko iritziak, eta polemika apur bat ere sortzea lortu genuen.

Gaueko onena, ordea, ondoren etorri zen. Gazteok jolas batzuk antolatu genituen eta hondartzan aritu ginen umeen gisara. Iluna zegoen, eta ilargi erdi-betea islatzen zen itsasoan, eta gu gustura. Parre-algarak ez ziren sobran egon, eta proba batzuk egitea ere tokatu zitzaien batzuei. Gure xedea betetzen zihoan, hots, asanbladako kideen arteko harremanak sendotzea. Bai, lortu ere! Ea orain zer moduz...

Ni jolasak amaitu eta etxera joan nintzen (lana...dios!!!), baina gazte batzuk bertan geratu ziren goizaldeko 4ak ingurura arte. Lo zakuak, ez ziren alferrikakoak izan, hotza babesteko adiskide fidelak ziren!

Enfin, irteera oso polita izan zela. Lagun taldean egiteko moduko zerbait da, animatu!

Hurrengo aktualizaziora arte!

ZGA

domingo, 9 de agosto de 2009

Txosna eta abarrak...

Abuztuaren 10ean festetarako txosna ordutegia eta txandak finkatuko ditugu gazte asanbladan. Horretarako ahalik eta asanblada jendetsuena izatea komeniko litzateke; beraz, bihar iluntzeko 21.30etan gaztetxera hurbiltzera animatzen zaituztegu!

Han ikusiko garelakoan...