miércoles, 24 de febrero de 2010

Bideo emanaldia Kultur Etxean


Aurreko astean kultur etxean okupazio arazoak izan genituela eta, bideoa eman gabe geratu behar izan genuen. Ondorioz, aste honetan ematea erabaki genuen, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.

Bideoa, dokumental bat da. Bertan, Israelek Gazan egin zuen sarraskiaren berri ematen digu, irudi bereziak emanez. Nahiko dokumental gogorra dela esan genezake, ongi islatzen baitu zein izan zen sarraski hartako egoera.

Israeli boikot!!! Palestina aurrera!!!

Animatu eta parte hartu!

Zestoako Gazte Asanblada eta Palestinaren Lagunak

jueves, 18 de febrero de 2010

Bideo emanaldia Kultur Etxean


Bideo emanaldia

" To Shoot An Elephnat "
2010eko urtarrilaren 18an urte bat beteko da Israelek Gaza
bonbardatzeari utzi zionetik. Eraso horrek 2008ko abenduaren 27tik
2009ko urtarrilaren 18ra bitarte iraun zuen eta 1.412 palestinar akabatu
zituen. “To Shoot An Elephant” (TSAE) izeneko dokumentalak Gazako
zerrendatik bertatik kontatzen du egun horietan gertatutakoa.
Bonbardaketen narrazio zuzena eta pribilegiatua izanik, dokumentalak
Israelen propagandari eta nazioarteko isiltasunari aurre egiteko tresna
izan nahi du.

Populazio zibilaren lekukotasuna den aldetik, bertan gertatutakoa
kontatzeko egiazko materiala dugu TSAE. Mass Mediak ezkutatutako
hori erakusten digun irudi ordezkaezina da, sionisten kontrolaren
menpe bizi direnen soinu-banda pribilegiatua... Errealitatearen zati
horrek erakusten digu nolakoa den bizimodua irteteko aukerarik
ematen ez duen gerra batean.

Animatu eta parte hartu!!!

lunes, 8 de febrero de 2010

Karnabalak 10


KARNABALAK 10

Jakingo zuen bezela hurrengo larubatian, otsailak 13an, karnabalak ospaukoittugu Zestuan. Horren harira, Gazte Asanbladak hainbat ekimen antolai dittu:
21:00tan AFARI-TXOTXA Gaztetxean. Txotxa +postrea 3€ izangoa. Afaria nor beak beria ekarri berkou.

Ondoren, HELDUEN DESFILEA eongoa. 00:45etan izen ematea hasiko da. Jendiak bere mozorroarekin bat datorren musika eramateko aukera izangou, bestela guk DJ bat ere izangodeu. 01:00etan hasikoa desfilia. Desfilia udaletxe azpian izangoa.

Animatu eta parte hartu!!!

Zestoako Gazte Asanblada