viernes, 14 de agosto de 2009

Getariako hondartzako inbasioiari buruz...

Abuztuak 3, san inazioetako hondarrak pasatu barik oraindik. Baina asanbladako kideok Getariara jotzea erabaki genuen, beroa aldegin ostean. Arratsaldeko zazpiak inguruan, jendez gainezka zegoen Malkorbe hondartza, baina guretzat tokia bazen. Batzuk iritsi ginenerako, besteak borobil bat eraikia zuten iada, euren toailak alkarren alboan jarriz.

Pixkanaka, hogei lagun inguru bildu ginen. Eguzkia aldentzen zihoan pixkanaka, baina guk arazorik ez bainutxoa hartzeko. Batzuk uretan "igeri-zale" plantak eginez, besteak futbolariak imitatu nahian eta besteak, besterik gabe, tertulian. Oharkabean, giro polita sortu zen eta konturatzerako afaltzeko garaia iritsi zitzaigun. Bainulariok, oilo ipurdia geneukan, hortzak dardarka eta "kalor humano" sentitzeko behar hutsa. Baina gainontzekoak, zerbezez itotzen ziharduten.

Eztabaidatxo bat ere egin genuen, egoera aprobetxatuz. Bertan festen inguruko eztabaida piztu zen eta hamaika kontu mahaigaineratu ziren. Hirurogei minututan, parte hartzea zen nagusi. Punta bateko iritziak, eta polemika apur bat ere sortzea lortu genuen.

Gaueko onena, ordea, ondoren etorri zen. Gazteok jolas batzuk antolatu genituen eta hondartzan aritu ginen umeen gisara. Iluna zegoen, eta ilargi erdi-betea islatzen zen itsasoan, eta gu gustura. Parre-algarak ez ziren sobran egon, eta proba batzuk egitea ere tokatu zitzaien batzuei. Gure xedea betetzen zihoan, hots, asanbladako kideen arteko harremanak sendotzea. Bai, lortu ere! Ea orain zer moduz...

Ni jolasak amaitu eta etxera joan nintzen (lana...dios!!!), baina gazte batzuk bertan geratu ziren goizaldeko 4ak ingurura arte. Lo zakuak, ez ziren alferrikakoak izan, hotza babesteko adiskide fidelak ziren!

Enfin, irteera oso polita izan zela. Lagun taldean egiteko moduko zerbait da, animatu!

Hurrengo aktualizaziora arte!

ZGA

No hay comentarios:

Publicar un comentario