miércoles, 9 de diciembre de 2009

Bertso-Paper lehiaketa abiatu du Gazte Asanbladak


Soro-Periak bertan ditugula eta bertso txapelketa bere amaieran dagoen honetan, aisialdi komisioko kideek ideia berritzaile bat izan dute: bertso-paper lehiaketa bat abiatzea.

Parte hartzeko, gaztetxean bertan buzoi bat jarriko da, eta jendeak bertara botako ditu bertsoak. Hala ere, bertsoen gaia zehaztu dute: "gazteak s/zoro-peritan". Irabazlea zein den Soro-Peritako bazkarian argituko da, eta saria zein izango den ez da zehaztu.

Parte hartzeko beste aukera bat Gazte Asanbladak duen helbide elektronikora e-mail bat bidaltzea izango litzateke. zestukogaztetxia@hotmail.com da helbidea.

Animatu eta parte hartu!!!

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

1 comentario:

  1. ondo ondo gaztiak blog hau mejoratzen ai da!
    Oin badakizue bertsua idatzi!!!
    Bertsoka bertsoka!!!

    ResponderEliminar