viernes, 8 de enero de 2010

Zestoako Gazte Topaketak

Burutu ditugu bai topaketak, eta ederki burutu ere. Eztabaidaz eta giro onez beteak joan dira topaketak. 29 goizean bildu ginen, eta sarrerako aurkezpentxo bat egin ostean, eztabaidei ekin genien. Lehenengo eguneko eztabaiden helburua garbia zen: sistemari pitzadurak identifikatzea.
Eta goizeko eztabaiden ondoren, aisialdiari eman genion paso. Jendeari nahi zuena egitea utzi zitzaion, eta gabonak zirela eta, kartetan jokatzeari eman zitzaion.Bigarren eguna ere eztabaidekin hasi genuen. Oraingo honetan, ordea, behin pitzadurak identifikatu ostean, alternatibak eraikitzeko saiakerari ekin genion.Eta topaketak modu onean bukatzeko bazkari bat egin genuen. Ondoren, gure "artistak" mural bat pintatu zuen eta amaitzeko gure beste "artistak" monologo bat aurkeztu zigun. Hori duk artista pilla daukaguna!!!

Eta horixe izan zen guztia. Eztabaidak bai, baina aisialdia ere bai. Ideiez eta ametsez beteriko saioak izan ziren, etorkizuna eraikitzeko asko lagunduko digutenak.

Mila esker topaketetara hurbildu zineten guztioi!

Herria Topatu, Herria Mugitu!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario