miércoles, 24 de febrero de 2010

Bideo emanaldia Kultur Etxean


Aurreko astean kultur etxean okupazio arazoak izan genituela eta, bideoa eman gabe geratu behar izan genuen. Ondorioz, aste honetan ematea erabaki genuen, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.

Bideoa, dokumental bat da. Bertan, Israelek Gazan egin zuen sarraskiaren berri ematen digu, irudi bereziak emanez. Nahiko dokumental gogorra dela esan genezake, ongi islatzen baitu zein izan zen sarraski hartako egoera.

Israeli boikot!!! Palestina aurrera!!!

Animatu eta parte hartu!

Zestoako Gazte Asanblada eta Palestinaren Lagunak

No hay comentarios:

Publicar un comentario