miércoles, 10 de marzo de 2010

I. Bertsolari Gazteen Saioa


Datorren martxoaren 19an, San Jose egunez, I. Bertsolari Gazteen Saioa ospatuko da Zestoako Gaztetxean. Saioa, gaueko 22:30etan hasiko da. Sarrerak 5€ kostatuko dira eta Koiote tabernan egongo dira salgai. Mugatuak izango direnez, ahalik eta azkarren erostea komeni da!

6 bertsolari igoko dira oholtza gainera: Eneritz Arzalluz, Ekhi Erremundegi, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Aitzol Barandiaran eta Miren Amuriza. Beraz, aseguratuta dago saio bikaina izango dela!

Animatu eta parte hartu!

Zestuako Gazte Asanblada

No hay comentarios:

Publicar un comentario